2016(e)ko azaroakren 25(a), ostirala

Euskararen eguna antolatzen



Kaixo euskararen lagun:

Jakingo duzuen bezala hurrengo larunbata, abenduaren 3a euskararen eguna da. Eskuttunekoak martxan jarri gara egun hori antolatzen. Bi egunetan ospatu dugu, euskararen egunaren bezperan, Haurtzaro Ikastolan eta abenduaren 3an Oiartzun herrian.

Ostiralean eskuttuneko taldekideak aurkezpeneekin hasiko dira eta LH 5, LH6 eta DBH ko ikasleek mihiluze jolasean parte hartuko dute.
Haur txikiak argitxoren bixita edukiko dute argitxoren urteak ospatzeko

Larunbatean berriz, Oiartzun herrian ospatuko dugu euskararen eguna, horretarako, egun osoan zehar hainbat ekitaldi ezberdin izango ditugu; dantzariak, bertsolariak, ginkana...

Animatzen zaituztegu bertara hurbiltzea!

Bertan ikusiko garelakoan,

agur bero bat!

2016(e)ko azaroakren 18(a), ostirala

1.kanpaina martxan



Kaixo euskararen lagun:

Eskuttunen jada kanpainarekin martxan jarri gara. Lehenengo kanpaina azaroaren 21ean hasi eta euskararen egunean bukatzen da, hau da, abenduaren 3an.

Kanpaina guztiak bezala, kanpaina honi kanta bat egokitu zaio. Oraingoan, Xaramela, Guk euskaraz. 



https://www.youtube.com/watch?v=mzpyzW3u_wY


Buru belarri jarri gara kanpaina hau ondo atera dadin.

Agur bero bat!


2016(e)ko azaroakren 11(a), ostirala

Korrika!



Kaixo euskararen lagun:

Oraindik azaroan gaude eta korrika 2017rako asko falta dela badakigun arren kantaren aurrerapena zuen esku jartzeko asmoarekin gatoz. 


Korrika bi urtetik behin izan arren euskararen aldeko pausoak egunero eman behar direlako.




2016(e)ko azaroakren 4(a), ostirala

Ostiraletako lana



Gaur eskuttunen lanean jarraitu dugu. Euskararen egunerako hainbat gauza prestatzen hasi gara dagoeneko, adibidez murala, itxura hartzen hasi da jada.



Horrez gain, beste hainbat ikasle mihiluzeko jokoa prestatzen aritu dira. Mihiluze jokoa prestatzeko ordenagailutan egiten dugu lan, bertan Oiartzunen inguruan galderak, jeroglifikoak, bertsoak, esamesak eta hainbat proba ezberdin daude.




Agur bero bat!