2018(e)ko abenduakren 14(a), ostirala

Kaixo euskararen lagun:

Gaur lanpetuta gabiltza, batetik Olentzeroren laguntzaileak datoz laguntza eskatzera, bestetik kahooteko garaileak nortzuk diren jakin dugu eta azkenik kahooteko irabazleen izenekin kartelak egiten ari gara.

Aurtengo kahootaren irabazleak:
  1. DBH1: Sara Leiza
  2. DBH2: Julen Larburu
  3. DBH3: Oihane Irastorza
  4. DBH4: Peru Martiaren
Zorionak kuadrila!

Gainera, hurrengo ostiraleko azokako aurkezpena ere egingo dugu, animatu txistorra eta taloak jatera!











2018(e)ko azaroakren 30(a), ostirala

Kaixo Kuadrilla!

Gaur euskararen eguna ospatu dugu, baita Argitxoren urtebetetze eguna ere. Bixitan etorri zaigu Jaizkibeletik, eta HHko umeei hamaiketakoa ekarri die. Arratrsaldean, aste hauetako lanari bukaera eman diogu konpromezuz osatutako kartela.

Gaur, argitxo txiki askok argi disdira handi bat osatzen dute!

Euskaraldia hasi da! Euskararen eguna bertan da!




2018(e)ko azaroakren 16(a), ostirala

Kaixo, adiskide:
Hemen jarraitzen dugu, lan eta lan. Gaur, astelehenean ikasleei banatuko dizkiegun pultserak multzokatzen ari gara, hau da, gelaka banatzen. Euskararen eguneko jolas sorpresa ere prestatzen jarraitzen dugu. Oiartzungo Olarri taldeak Euskaraldirako prestatu duen flashmob-aren dantza ikasten ere ari gara.

Geroz eta gutxiago falta da Euskaraldirako, baita Euskaran egunerako ere, beraz oraindik badugu zer egina euskararen alde eta horretan jarraituko dugu.

2018(e)ko azaroakren 9(a), ostirala

Kaixo adiskide!


Gaur ere Euskaraldiko kartelari azken ukituak egiten ari gara, hau da, belkroa jartzen ari gara eguna iristerakoan lanak asko errazteko. Dakizuen bezala gutxi falta da bai, Euskaraldirako baita euskararen egunerako. Euskarldiko letra ofizialak lortu ditugu, eta lana gutxi izango balitz, Euskararen eguneko ospakizunerako joko sorpresa prestatzen ari gara. 


Atzera kontua dagoeneko hasi da..... badator Euskardia, badator Euskararen eguna, eta batez ere badator Eskuttun!




2018(e)ko urriakren 26(a), ostirala

Kaixo, euskalzale!

Dagoeneko, lanez gainezka gabiltza. Euskararen eguneko ekitaldiko konpromezuaren pankarta egiten ari gara eta martxa onean doa. Gaur, Udaletxeko Euskara Teknikaria eta Ttur Tturreko idazkaria etorri zaizkigu Euskaraldiaren inguruan hitz egitera. Ideiak argi-argi utzi dizkigute eta Euskaraldirako bidean gaude, Azaroak 23tik Abenduak 3ra.

Laister Euskaraldia, gu euskaraz biziko gara, eta zu?

2018(e)ko urriakren 19(a), ostirala

Kaixo euskararen lagun!

Gaur, ostiralero legez, jo ta ke lanean gabiltza. Euskararen Eguneko plangintzaren ideiak aurkeztu eta nola antolatuko dugun pentsatzen ari gara. Abenduak 3ko murala ere martxan dago, kartulinak, guraizeak, arkatzak , borragoma,.... Taldekide batzuk dantzari bihurtu dira, musika entzun dutenezkero.

Badator argitxo, badator Euskararen Eguna, badator Euskaraldia, badator Eskuttun!

 

2018(e)ko urriakren 12(a), ostirala

Kaixo, euskalzale:

Lanean jo ta ke gabiltza dagoeneko! Batez ere, Euskararen Eguneko muralaren zirriborroa, marrazkiak eta ideiak sortzen ari gara. Aurten, Euskararen Eguneko murala gai konkretu baten inguruan izango da, Euskaraldiaren inguruan hain zuzen.  Gainera, kide berriak ditugu, DBH1. eta DBH2. mailakoak, eta horiek ere lanean jarri ditugu!











2018(e)ko irailakren 28(a), ostirala

Kaixo lagunok:

Udara ederki disfrutatu, gozatu, guztiz aprobetsatu eta pilak kargatu dituzuelakoan gaude, eta ORAIN lanean jartzeko ordua iritsi da!

Iazko partaide zaharrenek utzi egin ginduzten, eta aurtengo partaide berriei harrera egingo diegu!

Zu bertan egongo zara?


ESKUTTUN BUELTAN DA!


2018(e)ko maiatzakren 25(a), ostirala

Kaixo koadrila!

Futbol txapelketako finala berriro jokatuko da, hau da, DBH4C eta irakasleen partida jokatuko da Ekainaren 5ean, aurreko partida berdindu egin baitzuten. Eztarriak prest eduki animatzera etortzeko! Ekainaren 14ean LH-ko irakasleek herri kirolak antolatzen dituzte eta Eskuttuneko partaideok bertan parte hartuko dugu. Baita ere, Ekainaren 14ean agur esan beharko diogu hainbeste maite dugun Eskuttuneri. Hurrengo urte arte. 

2018(e)ko maiatzakren 11(a), ostirala

Kaixo, lagunok!


Gaurkoan agurtu eta eskerrak eman behar dizkiegu DBH4ko eskuttuneko partaideei, 4 urte ondoren ikastola uzten dutelako eta bai Eskuttun eta bai ikastolari asko eman diotelako, mila mila esker benetan denagatik!

2018(e)ko apirilakren 27(a), ostirala

Kaixo euskararen lagun!

Kurtsoa azken txanpan sartzen ari den honetan, Udalekuen inguruko informazioa iristen hasi zaigu. Gaur, UEMA ko teknikaria den Jokin Urangak udaletxeko pleno aretoan konbokatu gaitu Salto eta Mingaina Dantzan udalekuei buruzko informazioa emateko.
Entzun ditugu entzun beharrekoak eta bideoak ikusi baita ere, orain ikastolan jendea animatzea dagokigu euskarak udan ere arnas har dezan.



Ongi pasa asteburu luze hau eta laister arte!

2018(e)ko apirilakren 20(a), ostirala

Kaixo euskalzale:
Dagoeneko, JUUL kanpainaren bozkaketa eguna pasa da eta eskuttuneko kideak Haurtzaro Ikastolako maila bakoitzeko liburu eta idazle bozkatuenen kartelak prestatzen ari dira. Baita ere, futbol-txapelketa martxan jarri dugu aste honetan. 





















Mila esker! 

2018(e)ko apirilakren 13(a), ostirala

Kaixo, bueltan gara berriro ere!
Lagunok, dakizuen bezala azkeneko kanpaina martxan da jada. Bai, irakurzaletasuna handitzeko kanpaina, hau da, JUUL kanpaina. Gainera, gaur bukatu da pala txapelketa eta gure aurtengo irabazleak Maddi Mujika eta Donibane Azkarate dira! Eskerrik asko parte hartzeile guztiei parte hartzeagatik! Eta nola ez zorionak bikote, merezi duzue eta! Datorren astean futbol txapelketari ekingo diogu, maiatzaren 24an bukatuko da. Etor zaitezte partaideak animatzera euskararen aldeko oihuekin!








Eskerrik asko! Hurren arte!

2018(e)ko martxoakren 23(a), ostirala

Kaixo euskararen lagun!

Gaur oporrak hartu ditugu! Baina eguna ederki amaitzeko lan pixka bat gaizki ezaigula etorriko pentsatu dugu. Dakizun bezala, 3. kanpaina ate joka dugu, hau da, JUUL kanpaina Apirilaren 9 tik aurrera! Gaurkoan, ikastolako korridore eta hainbat txoko gehiago apainduko ditugu, irakurzaletasunaren murala bukatzear gaude, ipuinak prestatzen ari gara eta 3. kanpaina aurkezteko taldeak sortu ditugu. Ikusten duzuen bezala buru belarri gabiltza lanean!

Gora ESKUTTUN!

2018(e)ko martxoakren 16(a), ostirala

Kaixo, lagunok!
Koadrila ederra bildu gara gaurkoan ere, ikasle ohi bartzuen bisita goxoarekin.
Taldeka banatu ditugu lanak beti bezala. Batzuk pala txapelketako emaitzak eguneratzen eta aldaketa behar duten partidak aldatzen ari dira. Beste  batzuk Juul kanpainarako kartel, liburu eta apainketarekin ari dira buru-belarri. Ipuinak kontatzera joan behar duten gaztetxoak hasiak dira ipuinak entsaiatzen...denak jo ta ke lanean!

Hona hemen argazki batzuk:



2018(e)ko martxoakren 9(a), ostirala

Kaixo, hemen gaude berriro ere!

Dakizuen bezala, irakurzaletasunaren kanpaina laister martxan jarriko da, eta iadanik ipuinak kontatzera noiz joango garen badakigu. Pala txapelketa martxan da, arazo batzuk eduki ditugu ikastolaren egutegiaren dela eta. Eskuttuneko hainbat partaide elkartzen dira ostiralero eskuttuneko orduan irakurzaletasunaren inguruko mural bat sortzen ari dira, eta azken ukitu batzuk falta zaizkio.  Gainera, Buenos Aireseko euskal-etxeko arduraduna etorri zaigu gaur eskuttunera eta ikastolara bixitan. Pertsona hori Maria Elena Etcheberry da. 

Eskerrikasko eta hurren arte lagunok!






2018(e)ko martxoakren 2(a), ostirala

Kaixo euskalzale:
Dakizuen bezala gure hurrengo kanpainaren prestakuntza martxan da, Juul kanpaina da hain zuzen ere. Apirilaren 16an hasi eta 27an bukatzen da gure irakurzaletasuna sustatzen duen kanpaina. Haurtzaro Ikastolako familia honetako txikienei ipuinak eta istorioak kontatzera joango gara eskuttuneko kideak: jadanik taldeak egin ditugu, lauko taldeak sortu ditugu eta ipuinak prestatzen hastear gaude. Horrez gain, ipuin ezberdinen azalez eginiko mural eder batekin ikastolako txoko guztiak girotzea lortuko dugu!

2018(e)ko otsailakren 23(a), ostirala

Kaixo lagunok!
Gaur ere lanean gabiltza, batzuk ikusten duzuen bezala bloga idazten, beste batzuk pala txapeletako emaitzak eguneratzen, beste talde bat murala edo Juul kanpainarako liburuaren artelanari azkeneko ukituak ematen, aste santuko oporren ondorengo futbol txapelketaren diseinuan,....

Gainera, ikastolako txikiei irakurzaletasuna sortzeko, eskuttuneko 30 bat kide txikiei ipuinak irakurtzera joango dira ostiraletan.

Eskerrikasko denagatik!

Hurren arte!

2018(e)ko otsailakren 16(a), ostirala

Kaixo euskararen maitaleok!
Iadanik pala-txapelketako 4 partidu jolastu dira, hau da, martxan dago! Etor zaitezte animatzera!

Bestetik, Juul (irakurzaletasunaren kanpaina) kanpaina prestatzen hasiak gara, mural eder bat prestatu dugu jendea animatzeko eta giroa sustatzeko eta alaitzeko. Gora eskuttun eta aupa irakurzaletasuna!








Eskerrikasko denoi!
Hurren arte!



2018(e)ko otsailakren 2(a), ostirala


Kaixo euskararen lagun:
Bi aste hauetan ihote eta ihauteriekin buru-belarri egongo garen arren, dagoeneko prestatu dugu pala txapelketa.
Pala txapelketa Aste Santuko oporren aurretik jokatuko da eta futbolekoa berriz, oporretatik itzultzean.
Egin zuen apostuak!
Agur bero bat!


2018(e)ko urtarrilakren 19(a), ostirala

Kaixo, hemen gaude berriro ere!
Euskararen egunean egin genuen Mihiluze jolasaren sari banaketa datorren astean egingo dugu.
Sarituak honakoak dira: DBH 1 Haitz Aramburu, DBH 2 Ekain Arozamena, DBH 3 Izaro Altuna eta DBH 4 Saioa Udaeta. 










Horrez gain, Euskaraz biziko 2. kanpainarekin lotuta dauden palako eta futboleko txapelketak martxan jarriko ditugu! Zerrendak geletan jarrita daude eta izen-ematea urtarrilaren 26an itxiko da.

Animo eta euskararen bidean elkar ikusiko dugu! 

2018(e)ko urtarrilakren 12(a), ostirala

Kaixo, euskararen maitaleok!
Garai honetan hatzak bete lan gabiltza 2. kanpaina ahalik eta azkarren martxan jartzeko. 2. kanpaina honetan, irakurzaletasunaren inguruan dantzan ibiliko gara, gaian murgiltzeko hainbat ekintza antolatuko ditugu.

Animatu lagunok!

Laster arte!

child reading book bilaketarekin bat datozen irudiak