2018(e)ko urtarrilaren 19(a), ostirala

Kaixo, hemen gaude berriro ere!
Euskararen egunean egin genuen Mihiluze jolasaren sari banaketa datorren astean egingo dugu.
Sarituak honakoak dira: DBH 1 Haitz Aramburu, DBH 2 Ekain Arozamena, DBH 3 Izaro Altuna eta DBH 4 Saioa Udaeta. 










Horrez gain, Euskaraz biziko 2. kanpainarekin lotuta dauden palako eta futboleko txapelketak martxan jarriko ditugu! Zerrendak geletan jarrita daude eta izen-ematea urtarrilaren 26an itxiko da.

Animo eta euskararen bidean elkar ikusiko dugu! 

2018(e)ko urtarrilaren 12(a), ostirala

Kaixo, euskararen maitaleok!
Garai honetan hatzak bete lan gabiltza 2. kanpaina ahalik eta azkarren martxan jartzeko. 2. kanpaina honetan, irakurzaletasunaren inguruan dantzan ibiliko gara, gaian murgiltzeko hainbat ekintza antolatuko ditugu.

Animatu lagunok!

Laster arte!

child reading book bilaketarekin bat datozen irudiak