2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

Zer da eskuttun?




ESKUTTUN


Eskuttun euskara indartu eta sustatzen saiatzen den ikasle talde bat da. Aurten ere, ikasturtearekin batera urrian txanpa hartu eta jarri gara gu ere martxan. Gogotsu hasi dugu ikasturte berria euskara bultzatzeko asmoz. Ekintza ugari bideratzeko asmoa dugu, San Tomas azoka, kirol lehiaketa, euskararen eguna, korrika... Ostiralero ostiralero biltzen gara proiektuak aurrera eramateko.


Ikusten duzuenez, lan dexente daukagu egiteko, baina ez dugu gogorik falta.

Agur bero bat!