2016(e)ko abenduakren 22(a), osteguna

Euskararen etxearen erronka

MINTZATU

Euskararen etxeak mezu hau bidali du:

"Aurten, zorion mezu arrunt bat baino, proposamen bat egin nahi dizugu 2017ra begira.
Zer deritzozu erronka batean elkarrekin parte hartzeari ?

Mintzatu, euskaraz  hitz egiten dugun tokiak identifikatu, eta horien berri emateko sarea da, eta guztio​k elikatu ahal dugu: euskaraz egiten dugun toki horiek zein diren adierazi, horien berri eman, sustatu...
Une honetan, ia 1​.300 leku daude etiketatuta ​"Mintzatu​"n​,​ mundu osoan zehar.
2017r​ako, berriz, erronka bat proposatu nahi dizuegu:
Guztion ekarpene​i esker, baietz datorren urte bukaerarako 5.000 leku etiketatuta egon!
Lagunduko gaituzu ? Guztion artean lortuko dugu !"

2016(e)ko abenduakren 16(a), ostirala

Laster arte!



Kaixo euskararen lagun:

Urtero bezala iritsi zaigu urteari agur esateko unea. Urte berri bat dugu iada ate joka, baina ez da gure lana hemen amaituko.  Datorrenari gogoz eta irribarretsu helduko diogu!

Atzean utzi berri dugun kanpaina hontaz harro gaudela esan behar dugu, ekimen ezberdinak aurrera eraman ditugulako. Aurreko bloggetan esan bezala Euskararen nazioarteko egunaren bezperan ospatutako ekitaldian giro ona sortu genuen eta asko eskertu genituen zuen berotasuna eta konpromezuak. Beti bezala goxo sentiarazi gintuzuen.  Abenduaren 3an egunean zehar jendea asko animatu zen. Hala ere ikusi genuen arratsaldean herriko erakunde ezberdinak parte hartu zutela eta uste baino jende gehiago hurbildu zen ekitaldira euskararen nazioarteko egunaz disfrutatzeko.

Hurrengo kanpainei begira eta urteari begira gogotsu eta indarrez hartuko dugu eta espero dugu beti bezala kriseilua argitxu mantentzen!

Agur bero bat!



2016(e)ko abenduakren 9(a), ostirala

Euskararen nazioarteko eguna



Kaixo euskararen lagun:

Aurreko egunetan aipatu bezala, abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatu genuen. Egunean zehar hainbat ekitaldi egon ziren martxan. Goizean, haur jolasak, pintxo postua, txistulari dultzaineroak...
Arratsaldean berriz herriko eragile eta norbanako ezberdinen eskutik euskararen festa martxan jarri zen.

Eskuttun bertan egon zen, ginkana bat antolatuz, dantzatuz, ekitaldiei sarrera emanez...

Egun berezi hau aprobetxatuz, zerbait ezberdina egiteko, Eskuttuneko ikasle ohiak eta orain bertan gauden ikasleak elkartzeko bazkari bat egin genuen.




 


Bazkaldu ondoren, 16:00etan euskararen festa hasi zenez, gure ekimenak martxan jarri genituen.

Eskuttuneko taldeak dantza bat sortu zuen hiruhilabete honetako kanpainan erabilitako kantarekin, "Guk euskaraz"



Bestalde, eskuttuneko ikasle batzuk lanean aritu dira Xaramelaren kantu honekin eta bideo bat sortu zuten.




Jarraian altxorraren bila ginkana egin zen. Bertan hainbat umek parte hartu zuten. Proba desberdinak zituzten gune desberdinetan, gune bakoitzean galdera bat zeukaten euskararen inguruan pixkanaka gehiago ikasteko, baita herri kirol bat ere.


Arratsalde osoan zehar beste herriko eragile batzuk beraien aldetik hainbat gauza egin zituzten, dantzak, malabareak, hainbat antzerki...


Egunari bukaera emateko, betiko kantuen emanaldia izan genuen Ibargain musika eskolaren eskutik.

Egun borobila izan zen!

Baina, eskuttun taldeak gogoratu nahi dizuena da, abenduak 3an euskaraz bizi nahi dugu, baina urteko beste egun guztietan ere bai; ez ahaztu, gaur bihar eta beti euskaraz bizi!

Agur bero bat!

2016(e)ko abenduakren 2(a), ostirala

Euskararen egunaren bezpera


Kaixo euskararen lagun:

Gaur, Haurtzaro Ikastolan euskararen egunaren bezpera ospatu dugu. Aurreko asteko bloggean adierazi genuen bezala hainbat ekintza egin ditugu.

Goizean, eskuttuneko taldekideok gelaz-gela aurkezpenak egin ditugu.







Ondoren, mihiluze jokoarekin jarraitu dugu eguna.
Goiza bukatzeko, gela bakoitzak euskararen alde kompromezu bat hartu du, beraiek euskararen alde zer egiteko prest dauden adieraziz.

Arratsaldean berriz Argtixo ikastolara azaldu da HHko ikasleekin bere urtbetetze egun bezpera ospatzera.


Argitxoren bisita ondoren, ekitaldi bat ospatu ikastolako anfiteatroan, bertan ikasle guztiak bildu gara. Bertan kantatu, kompromezuak irakurri... eta beste hainbat gauza egin dira.

Bihar euskararen eguna dela eta Oiartzunen hainbat ekintza egongo dira martxan, aurreko astean esan bezala, animatzen zaituztegu!

Agur bero bat.