2018(e)ko urriakren 26(a), ostirala

Kaixo, euskalzale!

Dagoeneko, lanez gainezka gabiltza. Euskararen eguneko ekitaldiko konpromezuaren pankarta egiten ari gara eta martxa onean doa. Gaur, Udaletxeko Euskara Teknikaria eta Ttur Tturreko idazkaria etorri zaizkigu Euskaraldiaren inguruan hitz egitera. Ideiak argi-argi utzi dizkigute eta Euskaraldirako bidean gaude, Azaroak 23tik Abenduak 3ra.

Laister Euskaraldia, gu euskaraz biziko gara, eta zu?

2018(e)ko urriakren 19(a), ostirala

Kaixo euskararen lagun!

Gaur, ostiralero legez, jo ta ke lanean gabiltza. Euskararen Eguneko plangintzaren ideiak aurkeztu eta nola antolatuko dugun pentsatzen ari gara. Abenduak 3ko murala ere martxan dago, kartulinak, guraizeak, arkatzak , borragoma,.... Taldekide batzuk dantzari bihurtu dira, musika entzun dutenezkero.

Badator argitxo, badator Euskararen Eguna, badator Euskaraldia, badator Eskuttun!

 

2018(e)ko urriakren 12(a), ostirala

Kaixo, euskalzale:

Lanean jo ta ke gabiltza dagoeneko! Batez ere, Euskararen Eguneko muralaren zirriborroa, marrazkiak eta ideiak sortzen ari gara. Aurten, Euskararen Eguneko murala gai konkretu baten inguruan izango da, Euskaraldiaren inguruan hain zuzen.  Gainera, kide berriak ditugu, DBH1. eta DBH2. mailakoak, eta horiek ere lanean jarri ditugu!