2017(e)ko martxoakren 31(a), ostirala

TIPI TAPA TIPI TAPA, KORRIKA!



Kaixo euskararen lagun:

Hasi da KORRIKA! Otxandiotik habiatu da jada. Pausoz pauso, kilometroz kilometro, herriz herri. Jarri ditugu motorrak martxan, gogoz eta ilusioz ekin diogu aurtengo erronka honi. Hizkuntza gutxitu baten alde egiten den munduko ekimen handiena izanik, euskal belaunaldi ezberdinak lekukoa gogotsu heldu eta ohiturari jarraitzeko asmoarekin hasi dugu aurtengo KORRIKA!




Gutako bakoitza garelako euskararen lekuko!


Agur bero bat.

2017(e)ko martxoakren 17(a), ostirala

Korrikaren jolasak!



Kaixo euskararen lagun:

Geroz eta gutxiago falta hain desiatua dugun egunerako, KORRIKARAKO!

Aurrekoan aipatu bezala, jolasak prestatzen jarraitzen dugu eta jolasak probintzika antolatuta daude,
Euskal Herriko zazpi probintziei buelta emateko prest gaudelako, eta zu? prest al zaude?



Agur bero bat!

2017(e)ko martxoakren 10(a), ostirala

Heldu da KORRIKA!



Kaixo euskararen lagun:

Aurreko astean aipatu bezala, badator Korrika!

Gaurkoan datak eta egunak zehaztu ditugu, lanak banatuz eta bertan parte hartuz.
Denek edukiko duzute Korrikan parte hartzeko aukera, izan ere, martxoaren 31rako antolatu diren ekitaldien barnean, korrika txikia eta gaztea dukiko ditugu. Hala ere, Apirilaren 4ean datorren Eskuttuneko partaideak ikusiko dituzute Ikastolako pasiloetan zehar antolatutako festa handia ondo atera dadin lagunduz.

Gogoratzen zaituztegu aurtengo Korrikako kanta honako hau dela.


Agur bero bat!


2017(e)ko martxoakren 3(a), ostirala

Badator Korrika, badator!



Kaixo euskararen lagun:

Aurreko astean inauteriak zirela eta eskuttun taldeak piper egin zuen, Haurtzaro Ikastolan urtero antolatzen den ekitaldian parte hartuz. Baina lasai, opor txiki hauen ondoren, lanez gainezka gaude.

Hasteko bi urtetik behin antolatzen den korrika dugu gainean eta aurtengoan ere jokuz, sorpresaz eta ekitaldiz antolatu da, bai Ikastola eta bai herria.

Oiartzunera Korrika 13:00etan iritsiko da, han ikusiko dugu elkar. Korri egin ondoren Ikastolara itzuliko gara eta bertan denon artean joku polit batekin emango diogu hasiera arratsaldeari. Gainera, lehen korrikan parte hartutako kide bat etorriko zaigu hainbat galdera erantzutera. Baita ere, txalaparta ikastaroa izango dugu. Egun borobila!



Beti bezala, pasiloetan zehar esaldi berriak jarri ditugu danok erabil ditzagun eta argitxoren kriseilua argiz beterik manten dezagun.

Agur bero bat!