2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

Kaixo euskalzale:

Erlazionatutako irudia
Tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA! Martxan da Korrika eta horrekin batera gure buruak ere martxan jarri dira. Korrikan dugu gure burua, hurrengo ostiralean bereziki. Apirilak 12an, Korrika Oiartzundik pasatzen da eta Eskuttungoak bertan parte hartu behar dugu. Goizean, DBH-ko Korrika egingo dugu, eguerdi/arratsaldea zatian Korrika txikia eta jarraian gazte Korrika. Korrika ofiziala, 23:48 sartuko da Oiartzunen.