2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

Kaixo euskalzale:

Erlazionatutako irudia
Tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA! Martxan da Korrika eta horrekin batera gure buruak ere martxan jarri dira. Korrikan dugu gure burua, hurrengo ostiralean bereziki. Apirilak 12an, Korrika Oiartzundik pasatzen da eta Eskuttungoak bertan parte hartu behar dugu. Goizean, DBH-ko Korrika egingo dugu, eguerdi/arratsaldea zatian Korrika txikia eta jarraian gazte Korrika. Korrika ofiziala, 23:48 sartuko da Oiartzunen. 

2019(e)ko martxoaren 29(a), ostirala

Kaixo euskararen lagun:

Iadanik, jo ta ke gabiltza Korrikarekin, kartelak, tonbola, mapak.....burua milaka gauzez beteta dugu dagoeneko. Zuk, gainontzeko guztiak bezalaxe buru Aste Santuko oporretan duzu kokatuta, baina pentsatu ezazu momentu batez: zer dugu Aste Santua baino lehen dugun ekintza garrantzitsu hori?

Bai, Korrikari buruz ari gatzaizu hizketan. Badakizu, Apirilak 4tik Apirilak 14ra. Gu bertan izango gara, eta zu?!?

Badator Korrika, badator Eskuttun!

Resultado de imagen de klika korrika 2019

2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

Kaixo adiskide!

Azkenik, gaur lortu dugu pala eta futbol txapelketako egutegiak finkatu eta aurkeztea eta pasiloetan dituzue ikusgai. Bestalde, irakurzaletasun kanpainan Eskuttungo kideak ikastolako txikienei ipuinak irakurtzera joaten gara eta taldeak antolatu ditugu horretarako. 


2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala


contando cuentos bilaketarekin bat datozen irudiak

Kaixo koadrila!

Aurten ere irakurlezaletasun kanpaina martxan jartzen denerako guk parte hartzeko asmoa dugu, lehengo urtean Eskuttungo kide batzuk HHko ikasleei ipuinak irakurtzera joan ziren. Bai haurrak eta bai Eskuttungo kideak pozik atera zirelako aurten ere joateko asmoa dugu. Horretarako taldeak prestatzen hasiak gara.

Irakurtzea gustuko duzu? Guk irakurtzen dugu, orain zure txanda da! 


2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala



Kaixo euskalzale:

Iadanik Korrikan dugu burua.... Dakizuen bezala Korrika laister gainean dugu, eta Eskuttunek bi urtero bezala bertan parte hartzeko asmoa du. Korrika, Oiartzundik pasatzen den egunean ikastolan ere ospatzeko sorpresatxo bat prestatzen ari gara.

Klika, Klika, KORRIKA!

Erlazionatutako irudia

2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala

Kaixo lagunok:

Ikusten duzuen bezala, oporrak atzean utzi eta inoiz baino indartsuago itzuli gara! Dagoeneko pala eta futbol txapelketa antolatzen ari gara eta kartelak prestatzen jendea animatzeko. Anima zaitez! 

Hori gutxi balitz, datorren korrikako prestakuntza martxan jarri dugu, zein ibilbide izango den eta Oiartzundik ze ordutan pasako den ikusi dugu. Gu bertan izango gara, eta zu?

korrika 2019 ibilbidea bilaketarekin bat datozen irudiak