Kaixo euskararen lagun:
Urteak etortzen diren bezela joan egiten dira eta aurtengoan Eskuttuneri ere agur esateko ordua iritsi zaio. Agur berezia eskaini DBH4koei lau urtetan zehar talde honen partaide izateagatik eta euskararen alde beraien lana eta indarra eskeintzeagatik.
Azken aurreko eskuttun honetan azken lanak banatu eta aurretik dugun kanpaina honen antolaketa osatu dugu. Jokuen kanpaina martxan da, eta hurrengo asteetan kiroltasunez jolatu eta euskaraz animatzera bultzatzen zaituztegu.
Aurten berrikuntza ugari izan ditugu gure artean, horietako bat blogga. Zuekin beste modu batera harremanetan jartzeko aukera eman diogu eta gainera astero egindako lana ikusi ahal izan duzue. Eskerrik asko astero irakurri eta jarraitu diguten guztioi eta espero hurrengo ikasturtean gurekin jarraitzea.
Urte hontako laburpena eginez, kanpaina ugari izan ditugu eta beste hainbaet ekimen. Aipatzekoak dira, Korrika, euskararen eguna, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera... Eskerrak eman antolatzaile guztiei gurekin urtero bezala kontaktuan jartzeagatik eta guri aintzat hartzeagatik.
Urte borobila izan da guretzako, inoiz baino talde handiagoa eduki baitugu, 70 lagun inguru elkartu izan gara ostiralero eguerdiko 14:00etatik aurrera. Aipatu bezala berrikuntzak eta proiektuak hobetu ahal izan ditugu, adibide moduan dugu euskararen egunean egindako kompromezuen pankarta hori, idazkaritzan duzuela ikusgai.
Bukatu baino lehen eskerrak eman Maider Lekuona eta Donibane Azkarateri, beraiek gabe hau ez litzatekeelako posible izango.
Eskuttuneko partaide izatera animatzen zaituztegu hurrengo urteari begira DBHn sartuko zareten euskaltzaleoi edota argitxoren kriseilua pizturik mantendu nahi duen edonori, zuen zai egongo gara.
Besterik gabe, hau izango da ikasturte honetako azken blogga eta irailean berriz martxan jarriko dugu gogo handiz.
Agur bero bat!
Oharra: Udaran ere ez galdu euskararen aldeko maitasuna eta bizirik mantentzen jarraitu gure hizkuntza hau.
Eskuttun
2017/06/09