2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

Ikasle ohiei elkarrizketa




Kaixo euskararen lagun:

Aurreko blog batean erakutsi genuen bezala, euskararen eguna eskuttuneko hainbat partaideekin batera ospatu genuen. Egun hori elkarrizketa bat egiteko ere erabili genuen, hona hemen eskuttuneko partaide ohiei egindako elkarrizketa.


Horrez gain, Oiartzunen asteburu honetan ihoteak ospatuko dira eta gaur burrunbarekin emango diegu hasiera, Ondoren denak batera burrunban parte hartzeko eskuttuneko partaideak bildu egin gara elkarrekin bazkaltzeko.
Esan bezala burrunban egongo gara, animatu eta ikusiko garelakoan,


agur bero bat!

2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Kartelak eta kamisetak



Kaixo euskararen lagun:

Iritsi dira "euskaraz bizi nahi dut eskolan" kartelak. Bertan eskuttuneko partaideak ditugu, guk ere kanpaina honetan parte hartzea erabaki genuelako.


Bestalde, gure kamisetaren diseinua bukatu dugu, aurreko astean esan bezala, hemen duzue aurrerapen bat.
Hurrengo astean burrunban ikusiko dugu elkar.

Agur bero bat!

2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Eskuttuneko kamiseten diseinua




Kaixo euskararen lagun:

Gaurko saioan korrika batzordeko lagunak etorri dira bixitan aurtengo korrika nondik nora joango den aurkeztera. Bi urtetik behin bezala beaiekin parte hartzera gonbidatu gaituzte. Elkar lanean egin dezakeguna aztertu dugu eta datozen astetan martxan jarriko gara.

Horretaz gain, kamixetaren diseinuan ere lanean gabiltza eta laister jarriko dizuegu blogean gure prototipoa.

Agur bero bat!