Gaur ere, ostiralero moduan, gogotsu aritu gara euskararen alde lanean. Euskararen eguna antolatzeari ekin diogu eta bururatu zaizkigun ideia guztiak jarri ditugu martxan: Mihiluze jolasa, dantza... Eta nola ez, primeran pasa dugu.
Eskuttuneko ikasleok indartsu hasi dugu ikasturtea. Ohiko moduan, DBH 2., 3. eta 4. mailakoak elkartu gara DBH 1. mailako ikasleei ongi-etorria egiteko,
Gainera, Aitziber Arnaiz eta Itxaso Markos etorri dira "Bat eta bat ez gara bi" eta "Konpromisotik a(d/r)itzera!" egitasmoak aurkeztera.
Animatu zuek ere euskararen aldeko zuen konpromisoa hartzera!