2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

Kaixo, euskararen lagun:

Dakizuen bezala, Euskararen Eguna ate-joka dugu eta ikastolan prestaketa lanetan gabiltza.




Abenduaren 1ean, ostiralean, denon artean ospatuko dugu. Animatu!

2017(e)ko azaroaren 24(a), ostirala

Kaixo euskalzale!

Ostirala den arren indartsu eta lanerako gogoarekin etorri gara gaurkoan ere. Astebete barru ospatuko dugun euskararen egunerako azken ukituak ematen egon gara. Lan asko duen arren, gure kriseilua pizturik mantentzeko hori eta gehiago egiteko prest gaude!

Badator, badator urteko egun handia!

Ikusi, ikusi zertan aritu garen!



2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

Kaixo, euskararen lagun:

Haurtzaro ikastolan Ahobizi eta Belarriprest izateko prestaketa lanetan ari gara. Egin ezazu zuk ere zure eskaera; horretarako, gerturatu idazkaritzara eta bete eskuorria. Komunitatea osatzen dugu kide guztiok txapa bana eskuratzea da gure erronka.

Animatu!



Gainera, Euskararen eguna gero eta gertuago dugu eta lanak pilatzen ari zaizkigu. Lan talde ezberdinek beraien martxan darraite, koloreak emanez gure proiektuei. Begira,begira!




Asteburu ona izan eta animo!

2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

Kaixo, lagunok!

Azpian dugun argazkian agertzen den talde hori da, aurtengo Eskuttun taldea.




 Argazkia atera bezain laster, taldeka antolatu eta Euskararen eguna prestatzen jarraitu dugu: koreografia, mihi-luze jolasa, apainketa...


Asteburu ona izan eta txintxo portatu!

Agur!!