2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

Kaixo Kuadrilla!

Gaur euskararen eguna ospatu dugu, baita Argitxoren urtebetetze eguna ere. Bixitan etorri zaigu Jaizkibeletik, eta HHko umeei hamaiketakoa ekarri die. Arratrsaldean, aste hauetako lanari bukaera eman diogu konpromezuz osatutako kartela.

Gaur, argitxo txiki askok argi disdira handi bat osatzen dute!

Euskaraldia hasi da! Euskararen eguna bertan da!




2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

Kaixo, adiskide:
Hemen jarraitzen dugu, lan eta lan. Gaur, astelehenean ikasleei banatuko dizkiegun pultserak multzokatzen ari gara, hau da, gelaka banatzen. Euskararen eguneko jolas sorpresa ere prestatzen jarraitzen dugu. Oiartzungo Olarri taldeak Euskaraldirako prestatu duen flashmob-aren dantza ikasten ere ari gara.

Geroz eta gutxiago falta da Euskaraldirako, baita Euskaran egunerako ere, beraz oraindik badugu zer egina euskararen alde eta horretan jarraituko dugu.

2018(e)ko azaroaren 9(a), ostirala

Kaixo adiskide!


Gaur ere Euskaraldiko kartelari azken ukituak egiten ari gara, hau da, belkroa jartzen ari gara eguna iristerakoan lanak asko errazteko. Dakizuen bezala gutxi falta da bai, Euskaraldirako baita euskararen egunerako. Euskarldiko letra ofizialak lortu ditugu, eta lana gutxi izango balitz, Euskararen eguneko ospakizunerako joko sorpresa prestatzen ari gara. 


Atzera kontua dagoeneko hasi da..... badator Euskardia, badator Euskararen eguna, eta batez ere badator Eskuttun!