2016(e)ko urriaren 28(a), ostirala

Zer da eskuttun?




ESKUTTUN


Eskuttun euskara indartu eta sustatzen saiatzen den ikasle talde bat da. Aurten ere, ikasturtearekin batera urrian txanpa hartu eta jarri gara gu ere martxan. Gogotsu hasi dugu ikasturte berria euskara bultzatzeko asmoz. Ekintza ugari bideratzeko asmoa dugu, San Tomas azoka, kirol lehiaketa, euskararen eguna, korrika... Ostiralero ostiralero biltzen gara proiektuak aurrera eramateko.


Ikusten duzuenez, lan dexente daukagu egiteko, baina ez dugu gogorik falta.

Agur bero bat!





                              


10 iruzkin:

  1. Animo gaztiak! Zuek zarete eta gure euskal herri maitearen etorkizuna!

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa ekipo! Gogoen adinako lana egiteko prest!

    ErantzunEzabatu
  3. A ze kuadrila puska!
    Herri bakoitzean zuena bezalako taldetxo batekin EUSKARAk osasuntsu iraungo du.
    Aupa zuek!

    ErantzunEzabatu
  4. Harro gaude zuetaz kuadrila! Segi bide beretik euskara hauspotzen!

    ErantzunEzabatu
  5. Aupa zuek! Segi orain arte bezala, euskararen alde gogotsu lanean!

    ErantzunEzabatu
  6. Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik eta dakitenek hitz egiten ez dutelako.
    Zuek ereiten diharduzuen haziak fruitu bikainak emango dituelakoan animatzen zaituztet lan bikain horretan jarraitzea.
    Eutsi euskarari gazteak!

    ErantzunEzabatu
  7. Borondatea eta sasoia!! Ekinak izaten du saria!! Animo gazteak!!

    ErantzunEzabatu
  8. Eskerrikasko zuen borondateagatik eta euskararen alde egindako lanagatik!

    ErantzunEzabatu
  9. Esker mila zuen animo guztiengatik! Gogotsu jarraituko dugu lanean!

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.