2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

Euskararen nazioarteko eguna



Kaixo euskararen lagun:

Aurreko egunetan aipatu bezala, abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatu genuen. Egunean zehar hainbat ekitaldi egon ziren martxan. Goizean, haur jolasak, pintxo postua, txistulari dultzaineroak...
Arratsaldean berriz herriko eragile eta norbanako ezberdinen eskutik euskararen festa martxan jarri zen.

Eskuttun bertan egon zen, ginkana bat antolatuz, dantzatuz, ekitaldiei sarrera emanez...

Egun berezi hau aprobetxatuz, zerbait ezberdina egiteko, Eskuttuneko ikasle ohiak eta orain bertan gauden ikasleak elkartzeko bazkari bat egin genuen.




 


Bazkaldu ondoren, 16:00etan euskararen festa hasi zenez, gure ekimenak martxan jarri genituen.

Eskuttuneko taldeak dantza bat sortu zuen hiruhilabete honetako kanpainan erabilitako kantarekin, "Guk euskaraz"



Bestalde, eskuttuneko ikasle batzuk lanean aritu dira Xaramelaren kantu honekin eta bideo bat sortu zuten.




Jarraian altxorraren bila ginkana egin zen. Bertan hainbat umek parte hartu zuten. Proba desberdinak zituzten gune desberdinetan, gune bakoitzean galdera bat zeukaten euskararen inguruan pixkanaka gehiago ikasteko, baita herri kirol bat ere.


Arratsalde osoan zehar beste herriko eragile batzuk beraien aldetik hainbat gauza egin zituzten, dantzak, malabareak, hainbat antzerki...


Egunari bukaera emateko, betiko kantuen emanaldia izan genuen Ibargain musika eskolaren eskutik.

Egun borobila izan zen!

Baina, eskuttun taldeak gogoratu nahi dizuena da, abenduak 3an euskaraz bizi nahi dugu, baina urteko beste egun guztietan ere bai; ez ahaztu, gaur bihar eta beti euskaraz bizi!

Agur bero bat!

3 iruzkin:

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.