2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

Kaixo, euskararen lagun:

Dakizuen bezala, Euskararen Eguna ate-joka dugu eta ikastolan prestaketa lanetan gabiltza.




Abenduaren 1ean, ostiralean, denon artean ospatuko dugu. Animatu!

2017(e)ko azaroaren 24(a), ostirala

Kaixo euskalzale!

Ostirala den arren indartsu eta lanerako gogoarekin etorri gara gaurkoan ere. Astebete barru ospatuko dugun euskararen egunerako azken ukituak ematen egon gara. Lan asko duen arren, gure kriseilua pizturik mantentzeko hori eta gehiago egiteko prest gaude!

Badator, badator urteko egun handia!

Ikusi, ikusi zertan aritu garen!



2017(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

Kaixo, euskararen lagun:

Haurtzaro ikastolan Ahobizi eta Belarriprest izateko prestaketa lanetan ari gara. Egin ezazu zuk ere zure eskaera; horretarako, gerturatu idazkaritzara eta bete eskuorria. Komunitatea osatzen dugu kide guztiok txapa bana eskuratzea da gure erronka.

Animatu!



Gainera, Euskararen eguna gero eta gertuago dugu eta lanak pilatzen ari zaizkigu. Lan talde ezberdinek beraien martxan darraite, koloreak emanez gure proiektuei. Begira,begira!




Asteburu ona izan eta animo!

2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

Kaixo, lagunok!

Azpian dugun argazkian agertzen den talde hori da, aurtengo Eskuttun taldea.




 Argazkia atera bezain laster, taldeka antolatu eta Euskararen eguna prestatzen jarraitu dugu: koreografia, mihi-luze jolasa, apainketa...


Asteburu ona izan eta txintxo portatu!

Agur!!



2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

Kaixo, euskararen lagun:

Gaur ere, ostiralero moduan, gogotsu aritu gara euskararen alde lanean. Euskararen eguna antolatzeari ekin diogu eta bururatu zaizkigun ideia guztiak jarri ditugu martxan: Mihiluze jolasa, dantza... Eta nola ez, primeran pasa dugu.

Hemen irudiak!






2017(e)ko urriaren 6(a), ostirala

Eskuttunekoak hasi gara martxan!

Kaixo, euskararen lagun:

Eskuttuneko ikasleok indartsu hasi dugu ikasturtea. Ohiko moduan, DBH 2., 3. eta 4. mailakoak elkartu gara DBH 1. mailako ikasleei ongi-etorria egiteko,

Gainera, Aitziber Arnaiz eta Itxaso Markos etorri dira "Bat eta bat ez gara bi" eta "Konpromisotik a(d/r)itzera!" egitasmoak aurkeztera.


Animatu zuek ere euskararen aldeko zuen konpromisoa hartzera!


2017(e)ko ekainaren 9(a), ostirala

Agurra



Kaixo euskararen lagun:

Urteak etortzen diren bezela joan egiten dira eta aurtengoan Eskuttuneri ere agur esateko ordua iritsi zaio. Agur berezia eskaini DBH4koei lau urtetan zehar talde honen partaide izateagatik eta euskararen alde beraien lana eta indarra eskeintzeagatik.

Azken aurreko eskuttun honetan azken lanak banatu eta aurretik dugun kanpaina honen antolaketa osatu dugu. Jokuen kanpaina martxan da, eta hurrengo asteetan kiroltasunez jolatu eta euskaraz animatzera bultzatzen zaituztegu.

Aurten berrikuntza ugari izan ditugu gure artean, horietako bat blogga. Zuekin beste modu batera harremanetan jartzeko aukera eman diogu eta gainera astero egindako lana ikusi ahal izan duzue. Eskerrik asko astero irakurri eta jarraitu diguten guztioi eta espero hurrengo ikasturtean gurekin jarraitzea.

Urte hontako laburpena eginez, kanpaina ugari izan ditugu eta beste hainbaet ekimen. Aipatzekoak dira, Korrika, euskararen eguna, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera... Eskerrak eman antolatzaile guztiei gurekin urtero bezala kontaktuan jartzeagatik eta guri aintzat hartzeagatik.

Urte borobila izan da guretzako, inoiz baino talde handiagoa eduki baitugu, 70 lagun inguru elkartu izan gara ostiralero eguerdiko 14:00etatik aurrera. Aipatu bezala berrikuntzak eta proiektuak hobetu ahal izan ditugu, adibide moduan dugu euskararen egunean egindako kompromezuen pankarta hori, idazkaritzan duzuela ikusgai.

Bukatu baino lehen eskerrak eman Maider Lekuona eta Donibane Azkarateri, beraiek gabe hau ez litzatekeelako posible izango.

Eskuttuneko partaide izatera animatzen zaituztegu hurrengo urteari begira DBHn sartuko zareten euskaltzaleoi edota  argitxoren kriseilua pizturik mantendu nahi duen edonori, zuen zai egongo gara.

Besterik gabe, hau izango da ikasturte honetako azken blogga eta irailean berriz martxan jarriko dugu gogo handiz.

Agur bero bat!

Oharra: Udaran ere ez galdu euskararen aldeko maitasuna eta bizirik mantentzen jarraitu gure hizkuntza hau.


Eskuttun
2017/06/09

2017(e)ko ekainaren 2(a), ostirala

Ekaina martxan



Kaixo euskararen lagun:
Kurtso amaierara iristen ari gara, baina guk lanean jarraituko dugu bukaera arte. Kartelak prest ditugu txapelketako finala apaindu eta euskaraz animatzen jarraitzeko.


Agur bero bat!

2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

Kirol txapelketa




Kaixo euskararen lagun:

Kirol txapelketekin aurrera jarraitzen dugu. Ekainaren 12tik 16ko astea izango dugu txapelketa honetako asterik garrantzitsuena. Han bilduko gara Eskuttuneko kideak baita txapelketa honen partaide direnak. Ikasturte borobil honi bukaera emanez, hau izango da Eskuttunek antolatzen duen azken ekitaldia, beti bezela arrakastatsua izan dadila espero dugu. Ahaztu gabe, bertara hurbiltzen zareten guztiak euskaraz animatu eta parte hartu.


Agur bero bat!

2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

Interneten ere lehenengo hitza euskaraz!


Kaixo euskararen lagun:

Datorren astean informatika tresnak euskaraz erabiltzeko kanpaina bat bultzatzen hasiko da prentsan. Hona hemen linka, bertan dagoen bideo ikusiz hobeto ulertuko duzue kanpaina.

http://www.lehenhitza.eus/

Horrez gain, Korrikaren eguneko esperientzia mezu batean idatzi dugu Txinpart aldizkarian argitaratzeko.


Agur bero bat!

2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala

Palako txapelketa


Kaixo euskararen lagun:

 Gaurkoan pala txapelketa antolatzen aritu gara. Kiroletan ere euskarari bultzada emateko.


Agur bero bat!

2017(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

Egunerokotasunera buelta



Kaixo euskararen lagun:

Korrikaren nekeak atzean utzita, emen uzten dizuegu zor genizuen bideoa.






Ikus dezakezuen ongi pasatzeko egun bat izateaz gain, konpromezuak hartu eta ikasteko eguna ere izan zela.

Gaurtik aurrera urteroko pala txapelketaren antolaketan murgilduko gara. Animatu neska-mutilak eta irakasleak ausartzen bazarete baita ere!

Agur bero bat!

2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala

Korrikaren ajea



Kaixo euskararen lagun:

Gaur oraindik Korrikaren aujearekin gaude, nahiz eta badakigun oraindik ez dela bukatu, segi pausoz pauso, Euskara herriz herri eramaten!

Korrikaren egunean nahiko lanpetuta ibili garenez, opor txiki hauen ondoren guk bizitutako Korrika erakutsiko dizuegu bideo txiki baten bitartez, guk eman genituen pausoak zuekin konpartitzeko.

Horrez gain, hirugarren kanpainari hasiera emango diogu eta horretarako Juul kanpaineko bozkaketa martxan jarri dugu.




Agur bero bat!

2017(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

TIPI TAPA TIPI TAPA, KORRIKA!



Kaixo euskararen lagun:

Hasi da KORRIKA! Otxandiotik habiatu da jada. Pausoz pauso, kilometroz kilometro, herriz herri. Jarri ditugu motorrak martxan, gogoz eta ilusioz ekin diogu aurtengo erronka honi. Hizkuntza gutxitu baten alde egiten den munduko ekimen handiena izanik, euskal belaunaldi ezberdinak lekukoa gogotsu heldu eta ohiturari jarraitzeko asmoarekin hasi dugu aurtengo KORRIKA!




Gutako bakoitza garelako euskararen lekuko!


Agur bero bat.

2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala

Korrikaren jolasak!



Kaixo euskararen lagun:

Geroz eta gutxiago falta hain desiatua dugun egunerako, KORRIKARAKO!

Aurrekoan aipatu bezala, jolasak prestatzen jarraitzen dugu eta jolasak probintzika antolatuta daude,
Euskal Herriko zazpi probintziei buelta emateko prest gaudelako, eta zu? prest al zaude?



Agur bero bat!

2017(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

Heldu da KORRIKA!



Kaixo euskararen lagun:

Aurreko astean aipatu bezala, badator Korrika!

Gaurkoan datak eta egunak zehaztu ditugu, lanak banatuz eta bertan parte hartuz.
Denek edukiko duzute Korrikan parte hartzeko aukera, izan ere, martxoaren 31rako antolatu diren ekitaldien barnean, korrika txikia eta gaztea dukiko ditugu. Hala ere, Apirilaren 4ean datorren Eskuttuneko partaideak ikusiko dituzute Ikastolako pasiloetan zehar antolatutako festa handia ondo atera dadin lagunduz.

Gogoratzen zaituztegu aurtengo Korrikako kanta honako hau dela.


Agur bero bat!


2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

Badator Korrika, badator!



Kaixo euskararen lagun:

Aurreko astean inauteriak zirela eta eskuttun taldeak piper egin zuen, Haurtzaro Ikastolan urtero antolatzen den ekitaldian parte hartuz. Baina lasai, opor txiki hauen ondoren, lanez gainezka gaude.

Hasteko bi urtetik behin antolatzen den korrika dugu gainean eta aurtengoan ere jokuz, sorpresaz eta ekitaldiz antolatu da, bai Ikastola eta bai herria.

Oiartzunera Korrika 13:00etan iritsiko da, han ikusiko dugu elkar. Korri egin ondoren Ikastolara itzuliko gara eta bertan denon artean joku polit batekin emango diogu hasiera arratsaldeari. Gainera, lehen korrikan parte hartutako kide bat etorriko zaigu hainbat galdera erantzutera. Baita ere, txalaparta ikastaroa izango dugu. Egun borobila!



Beti bezala, pasiloetan zehar esaldi berriak jarri ditugu danok erabil ditzagun eta argitxoren kriseilua argiz beterik manten dezagun.

Agur bero bat!

2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

Ikasle ohiei elkarrizketa




Kaixo euskararen lagun:

Aurreko blog batean erakutsi genuen bezala, euskararen eguna eskuttuneko hainbat partaideekin batera ospatu genuen. Egun hori elkarrizketa bat egiteko ere erabili genuen, hona hemen eskuttuneko partaide ohiei egindako elkarrizketa.


Horrez gain, Oiartzunen asteburu honetan ihoteak ospatuko dira eta gaur burrunbarekin emango diegu hasiera, Ondoren denak batera burrunban parte hartzeko eskuttuneko partaideak bildu egin gara elkarrekin bazkaltzeko.
Esan bezala burrunban egongo gara, animatu eta ikusiko garelakoan,


agur bero bat!

2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Kartelak eta kamisetak



Kaixo euskararen lagun:

Iritsi dira "euskaraz bizi nahi dut eskolan" kartelak. Bertan eskuttuneko partaideak ditugu, guk ere kanpaina honetan parte hartzea erabaki genuelako.


Bestalde, gure kamisetaren diseinua bukatu dugu, aurreko astean esan bezala, hemen duzue aurrerapen bat.
Hurrengo astean burrunban ikusiko dugu elkar.

Agur bero bat!

2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Eskuttuneko kamiseten diseinua




Kaixo euskararen lagun:

Gaurko saioan korrika batzordeko lagunak etorri dira bixitan aurtengo korrika nondik nora joango den aurkeztera. Bi urtetik behin bezala beaiekin parte hartzera gonbidatu gaituzte. Elkar lanean egin dezakeguna aztertu dugu eta datozen astetan martxan jarriko gara.

Horretaz gain, kamixetaren diseinuan ere lanean gabiltza eta laister jarriko dizuegu blogean gure prototipoa.

Agur bero bat!

2017(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

"Mannequin challenge" eskuttunen bertsioa



Kaixo euskararen lagun:

Hainbatetan galdetu ohi digute, zer egin ohi dugun eskuttunen. Egia esan, askotan ez dakigu zer erantzun. Zuek ikusi dezazuen, hain modan jarri den "mannequin challenge" izeneko erronkarekin erantzungo dizuegu. Bertan ikusi ahal izango duzue eskuttunen egiten ditugun ekintza ezberdinak.

Gustuko izango duzuelakoan, agur bero bat!




2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

Urte berri on!



Kaixo euskararen lagun:

Urte berri honi gogoz eta indartsu ekin diogu. Indartsu bezain umore onez etorri gara, beraz, hurrengo astean sorpresa txiki izango duzue. Bertan 60 pertsonek parte hartuko dugu, baina ez dugu informazio gehiago helarazi nahi.

Hurrengo aste arte, agur bero bat!