2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala
Badator Korrika, badator!
Kaixo euskararen lagun:
Aurreko astean inauteriak zirela eta eskuttun taldeak piper egin zuen, Haurtzaro Ikastolan urtero antolatzen den ekitaldian parte hartuz. Baina lasai, opor txiki hauen ondoren, lanez gainezka gaude.
Hasteko bi urtetik behin antolatzen den korrika dugu gainean eta aurtengoan ere jokuz, sorpresaz eta ekitaldiz antolatu da, bai Ikastola eta bai herria.
Oiartzunera Korrika 13:00etan iritsiko da, han ikusiko dugu elkar. Korri egin ondoren Ikastolara itzuliko gara eta bertan denon artean joku polit batekin emango diogu hasiera arratsaldeari. Gainera, lehen korrikan parte hartutako kide bat etorriko zaigu hainbat galdera erantzutera. Baita ere, txalaparta ikastaroa izango dugu. Egun borobila!
Beti bezala, pasiloetan zehar esaldi berriak jarri ditugu danok erabil ditzagun eta argitxoren kriseilua argiz beterik manten dezagun.
Agur bero bat!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.