2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

Kaixo euskalzale:
Dakizuen bezala gure hurrengo kanpainaren prestakuntza martxan da, Juul kanpaina da hain zuzen ere. Apirilaren 16an hasi eta 27an bukatzen da gure irakurzaletasuna sustatzen duen kanpaina. Haurtzaro Ikastolako familia honetako txikienei ipuinak eta istorioak kontatzera joango gara eskuttuneko kideak: jadanik taldeak egin ditugu, lauko taldeak sortu ditugu eta ipuinak prestatzen hastear gaude. Horrez gain, ipuin ezberdinen azalez eginiko mural eder batekin ikastolako txoko guztiak girotzea lortuko dugu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.