3, 2, 1, 0 txispun KORRIKA!
Emozioa. Egun hura deskribatzen duen hitz bakarra.
Esnatu ginenetik urduri geunden, gure bizitzan euskararekiko sentituko genuen emoziorik handiena bizitzear ginen. Egun handia iritsi zen. Gure inguruan, bazter guztietan, Korrikako kartelak, pegatinak… ikusten genituen. Nahiz eta goiz goizetik DBHko Korrikan parte hartu, eta eguerdian Korrika txikian, txikienei egun hau guk bezainbeste bizitzen lagundu; gaueko 23:48an hartu genuen euskaldun guztiok ordezkatzen gaituen lekukoa. Gure eskuartean zegoen. Atzera begiratu eta gure atzean euskararen alde korrika ari zen jendetza ikustean poztasuna besterik ez genuen gure gorputzean. 500 metro besterik ez izan arren, metro bakoitza gozatu genuen. Bi aldiz pentsatu gabe, beste behin errepikatuko genuke euskararen aldeko mugimendu hau.
Eskerrik asko errealitate bihurtu den amets hau betetzen lagundu digutenoi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.