Azkenik, gaur lortu dugu pala eta futbol txapelketako egutegiak finkatu eta aurkeztea eta pasiloetan dituzue ikusgai. Bestalde, irakurzaletasun kanpainan Eskuttungo kideak ikastolako txikienei ipuinak irakurtzera joaten gara eta taldeak antolatu ditugu horretarako.
2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala
2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

Kaixo koadrila!
Aurten ere irakurlezaletasun kanpaina martxan jartzen denerako guk parte hartzeko asmoa dugu, lehengo urtean Eskuttungo kide batzuk HHko ikasleei ipuinak irakurtzera joan ziren. Bai haurrak eta bai Eskuttungo kideak pozik atera zirelako aurten ere joateko asmoa dugu. Horretarako taldeak prestatzen hasiak gara.
Irakurtzea gustuko duzu? Guk irakurtzen dugu, orain zure txanda da!
2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala
2019(e)ko urtarrilaren 11(a), ostirala
Kaixo lagunok:
Ikusten duzuen bezala, oporrak atzean utzi eta inoiz baino indartsuago itzuli gara! Dagoeneko pala eta futbol txapelketa antolatzen ari gara eta kartelak prestatzen jendea animatzeko. Anima zaitez!
Hori gutxi balitz, datorren korrikako prestakuntza martxan jarri dugu, zein ibilbide izango den eta Oiartzundik ze ordutan pasako den ikusi dugu. Gu bertan izango gara, eta zu?
2018(e)ko abenduaren 14(a), ostirala
Kaixo euskararen lagun:
Gaur lanpetuta gabiltza, batetik Olentzeroren laguntzaileak datoz laguntza eskatzera, bestetik kahooteko garaileak nortzuk diren jakin dugu eta azkenik kahooteko irabazleen izenekin kartelak egiten ari gara.
Aurtengo kahootaren irabazleak:

- DBH1: Sara Leiza
- DBH2: Julen Larburu
- DBH3: Oihane Irastorza
- DBH4: Peru Martiaren
Zorionak kuadrila!
Gainera, hurrengo ostiraleko azokako aurkezpena ere egingo dugu, animatu txistorra eta taloak jatera!
2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala
Kaixo Kuadrilla!
Gaur euskararen eguna ospatu dugu, baita Argitxoren urtebetetze eguna ere. Bixitan etorri zaigu Jaizkibeletik, eta HHko umeei hamaiketakoa ekarri die. Arratrsaldean, aste hauetako lanari bukaera eman diogu konpromezuz osatutako kartela.
Gaur, argitxo txiki askok argi disdira handi bat osatzen dute!
Euskaraldia hasi da! Euskararen eguna bertan da!

2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala
Kaixo, adiskide:
Hemen jarraitzen dugu, lan eta lan. Gaur, astelehenean ikasleei banatuko dizkiegun pultserak multzokatzen ari gara, hau da, gelaka banatzen. Euskararen eguneko jolas sorpresa ere prestatzen jarraitzen dugu. Oiartzungo Olarri taldeak Euskaraldirako prestatu duen flashmob-aren dantza ikasten ere ari gara.
Geroz eta gutxiago falta da Euskaraldirako, baita Euskaran egunerako ere, beraz oraindik badugu zer egina euskararen alde eta horretan jarraituko dugu.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)